Aldi baterako Enplegu-Erregulazio Espedienteen osagarriak hirugarren aldiz luzatzea erabaki du Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak diru-sarrera eskasak dituztenentzat

0

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiko Enplegurako taldeak erabaki du, astearte honetan, urteko 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarriak dituzten langileentzako aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteen (ABEEE) osagarrien hirugarren luzapena, aurreko deialdietako baldintza berberetan.

Espainiako Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak joan den astean erabaki zuen enplegua babesteko neurri horrek irailaren 30era arte jarraituko zuela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk erabaki dute diru-sarrera txikienak dituzten langile horientzako errenta-osagarriak epe berean deitzea.

Lehenengo deialdian, 2020ko uztailetik irailera, 8.548 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 5.990 eskaerak baldintza guztiak bete zituzten sarrera osagarri hori hilabete batean edo bestean eskuratzeko, unean uneko baldintzen arabera. Zehazki, 5.705 ordainketa egin ziren uztailean, 5.352 abuztuan eta 4.833 irailean.

Bigarren deialdirako (2020ko urritik 2021eko urtarrilera), eskaerak laurden bat murriztu ziren, 6.316ra arte, eta horiek ordaintzeko izapide-aldian daude. Hirugarren deialdian, 2021eko otsailetik maiatzera, eta 830 eskaera aurkeztu dira, eta oraindik irekita dago eskatzeko epea. Eskatzaileen kopuruak behera egin du ABEEE egoeran dauden pertsonen kopuruak behera egin ahala.