Ediktuak Ediktu Taula Judizial Bakarrean argitaratuko dira

0
PRUEBA

Gaurtik aurrera, ediktuak Ediktu Taula Judizial Bakarraren (ETJB) bidez argitaratuko dituzte epaitegiek, eta bitarteko bakarrean bilduko dira iragarkien bidez egindako publizitatea eta komunikazio-egintzak.

Batzuetan, pertsona bati jakinarazteko edo abisatzeko, epaitegiek informazio horren laburpen bat argitaratu behar izaten zuten epaitegiko iragarki-taulan, zabalkunderik handieneko egunkarietako batean eta ediktua agintzen zen tokiko Aldizkari Ofizialean.

Iragarki-taula berriaren helburua ebazpen eta jakinarazpen judizialen argitalpena erabat informatizatzea eta bateratzea da, iragarki-tauletan eta hainbat aldizkari ofizialetan gertatzen  zen sakabanatzeari amaiera emateko.

Epaitegiek zuzenean igorriko dizkiote ediktuak ETJBri, hortaz, ez zaizkie jada prokuradoreei eta gainerako profesionalei emango, otrain arte beren gain hartzen baitzuten ediktuak aldizkari ofizialetan aurkezteko ardura, argitara zitzaten.

ETJBn egindako argitalpenak kontsultatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziaren orrialdera jo behar da: https://www.boe.es/edictos_judiciales/ .

Gainera, ETJBk badu harpidetza egiteko aukera ematen duen alerta-sistema bat: aldez aurretik NAN-e edo Cl@ve elektronikoaren bidez identifikatu behar da, eta horrek aukera ematen du  ETJBn harpidetza egin duen hartzaileari zuzendutako komunikazio-egintza edo ediktu-argitalpen guztietara sartzeko. Horrela, ediktu bat argitaratuz egiten den komunikazio-egintza jakinarazteko bermeak indartu egiten dira.

ETJBk eskaintzen dituen zerbitzu guztiak doakoak dira, hala, ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialaren Gehigarrian txertatzea, kontsultak eta «nire ediktuak» zerbitzuko harpidetzak doakoak dira.