Ibilgailu elektriko eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruko online tailerra

0
Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamenturekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko online tailerra antolatu du ekainaren 9an, asteazkena, 18:00etan. aurrez izena eman beharko da tailerrean parte hartzeko.

Tailer honen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere (ibilgailu hibridoak, txirrindu eta patinete elektrikoak, etab.). Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:
• Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
• Honako telefono zenbakira deitzea: 943 16 41 72/605 75 76 87
• Informazio osagarria: www.argitu.eus