Beatriz Artolazabalek Martuteneko eta Basauriko espetxeak bisitatu ditu

0

Beatriz Artolazabal sailburuak, gaur goizean, Martuteneko eta Basauriko espetxeak bisitatu ditu, Eusko Jaurlaritzari espetxeen kudeaketaren inguruan egingo zaion transferentzia dela-eta hasitako entzuteko eta kontrastatzeko prozesuaren barruan.

Sailburuarekin batera, Ana Agirre Justiziako sailburuordea eta Jaime Tapia espetxe-gaien inguruko aholkularia ere izan dira.

Artolazabalek eta bere taldeak bilerak izan dituzte bi espetxeetako zuzendaritzekin, eta, ondoren, bisita egin dute instalazioetatik.