Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak inklusioaren inguruko lehen jardunaldian parte hartu du

0
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak gaur egin den Inklusioari buruzko I. Jardunaldian parte hartu du. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko Sailak antolatu du jardunaldia eta inklusioaren arloan egin diren zeregin aitzindariak aztertu da bertan, baita aurrera begira kontuan hartu behar diren errealitate berrietaz ere aritu dira.
Alkortak, zehazki, arratsaldean egin den mahainguruan hartu du parte. ‘Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren gobernantza’ mahainguruan hartu du hitza Alfonso Lopez EAPNko koordinatzailearekin, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin eta Oscar Seco Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratzeko zuzendariarekin batera aritu da Fernando Fantova gizarte-aholkulariak moderatuta.