‘Itsasoa hemen ere hasten delako’, herritarrak sentsibilizeko ekintza

0
Aurtengo ikasturtean, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan Azpeitiko ikastetxeetan iaz hasitako gaia lantzen jararitu dute: ekoizpen eta kontsumo jasangarria. Horren harira, LH5-6 mailako ikasleak herri diagnostikoa egiteko plastikoan zentratu dira (plastikoaren ekoizpena, erabilpena, murrizketa eta birzikapenaren azterketa herrian).

Irteerak egin dituzte kalean botatako hondakinekin zer gertatzen den ikusteko, horrela, haizeak eta euriak eraginda hondakinak pilatzen diren hainbat leku bisitatu dituzte eta hondakin horietako askok (plastikoa barne) ibaian bukatzen dutela ikusi dute; eta, ibaitik itsasora doazela.

Hori guztia kontuan izanda, Itsasoa hemen hasten da lemapean, herritarrak sentsibilizeko ekintza egin dute.