URAk eroritako horma bat kendu Amurrioko Larrinbe auzoan

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Zankueta errekatik eroritako horma bat kendu du Amurrioko Larrinbe auzoan eta ondorioz higatutako ibaiertz-tarte bat zaharberritu du.

Nerbioi ibaian isurtzen den Zankueta erreka,  Larrinbe auzotik igarotzean, oso mehartuta dagoen eta malda handia duen ibilgu bat da. Ibilguaren baldintza horien ondorioz, uholde-euriteen gertaeraren batean, ezkerraldean eraikitako harlangaitzezko horma bat hondatu zen, auzo horretako 9. zenbakiko baserriaren ondoan.

Ibaiertza sendotzea eta hondakinak ibilgutik kentzea izan da jarduketaren helburua. Lehenik eta behin, ibilgu-hondora eroritako horma kendu da; ondoren, ezpondaren oinarria gabioi zurrun batez (harriz betetako hesi-kaxa bat) egonkortu da; azkenik, betelan txiki bat egin da gabioi horretatik, baserriaren behere-kotaraino, eta, gero,  koko-manta batez babestu da: eremu horretan, ibaiertzeko espezieak landatzeko.

Ezponda landareztatzeko, sahats  (Salix atrocinerea eta S. eleagnos) eta zuhandor (Cornus sanguinea) aldaxkak erabili dira, lehengoratu beharreko eremutik gertu dauden zuhaitz-banakoetatik. 

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.