PRUEBA
Gaur, bizikletaren mundu Eguna izanik, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoa Bizikltaz lehen jardunaldietan izan da hizlari. Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak antolatuta jardunaldien baitan, ‘Bizikletari buruzko ikuspegiak Gipuzkoan’ mahainguruan hartu du parte Itziar Alonso Kalapie, Donostiako hiri-txirrindularien elkarteko kidearekin, Ander Iturri Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendariarekin eta Manu González Jasangarritasunaren eta Klimaren Behatokiko zuzendari teknikoarekin batera. Besteak beste, oinezkoentzat erosoak diren herriak sortzeaz, espazio publikoen eta berdegune publikoen erabilea konpartituaz eta herri hezitzaile filosofiaren baitan egin beharreko lan pedagogikoaz aritu da Alkorta.