Urtez urte hazten ari da sorkuntza beketara aurkezten diren proposamen ko`purua eta proposamenen maila. Kultur sorkuntza bultzatzeko eta sortzaileei beren obra sortzeko laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin sortu zen, eta urtez urte hainbat proiektu dira laguntza horren bidez. Urte guzti hauetan, gainera, diru laguntza ere handitzen joan da: lehen deialdian 6.000€koa izan zen, ondorengo urteetan 12.000€koa eta iaztik 20.000€ bideratzen dira sortzaile berriak laguntzera.
Bigarren urtez jarraian, sormen prozesuetarako laguntzaz gain, Azpeitian sormen egonaldiak egiteko 4.000€ arteko bi laguntza ere ematen dira.
Azpeitiko Udaleko ordezkariak pozik daude beka deialdiak izan duen erantzunarekin. Ainara Larrañaga udaleko kulturabatzordeburuak eta epaimahaiko kideak azaldu du “oso proiektu interesgarriak” jaso dituztela. “Gero eta kultur sortzaile gazte gehiagok aurkezten dituzte proiektuak, eta hori oso pozgarria da. Bizitzen ari garen garai ezegonkor hauetan, gainera, inoiz baino gehiago dagokizu kultur arloa eta sortzaileak laguntzea eta baliabideak eskaintzea”. Bide horretan, Dinamoa Sormen gunea sortzaileentzat irekia dagoen azpiegitura publikoa dela gogorarazi du: “Sortzaile guztiek dute han bere proiektuak gauzatzeko lekua. Asko dira bertan aritzen direnak, eta oraindik animatu ez direnak ezagutzera animatu nahi ditut”.