Bordaleko euskal etxeak Euskal Diasporaren Artxiboari dohaintza egin dio «AGUR»

0

«Euskaldunen Biltzarra», Bordaleko euskal etxeak, «AGUR» elkartearen buletin historikoaren paperezko edizio oso bat dohaintzan eman dio Eusko Jaurlaritzari (lehenengo aletik, 1953ko azaroaren 1eko zenbakia, hain zuzen ere). Funts hori Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko da, Bilbon.

 «AGUR» Bordaleko euskal etxearen elkarte buletina da, 1953an argitaratu zen lehen aldiz eta Bordaleko Euskal Etxeko kideen arteko lotura-tresna garrantzitsua izan da bere historian zehar.

 “AGUR”, Bordaleko euskal etxeko informazio organoa eta bere baloreak

Bordaleko euskal etxea ez da «AGUR» buletinarekin batera jaio, 6 urte lehenago baizik, 1947an. Baina buletina euskal etxea baino urte batzuk geroago jaio arren, berripaper horrek Bordaleko euskal etxeak dauzkan balore berberak irudikatzen eta zabaltzen ditu berak ere (hasieran paperezko edizio «fisiko» tradizionalean , eta horren ondoren «AGUR»-ek atera zuen gero formatu digitaleko edizioan, euskal etxearen webgunean kontsultatu eta eska daitekeena); ondorengoak dira balore horiek:

  • Jaioterritik urrun bada ere, Euskal Herriko atmosfera eta bizimodua birsortzea.
  • Herri praktiken bidez, Euskal Herriaren antzinako ohiturak eta tradizio ederrak bizirik mantentzea.
  • Bordaleko euskal etxea osatzen duten pertsonen artean elkarrekiko elkartasuna eta euskal lurrarekiko maitasuna garatzea.

“AGUR”, Bordaleko euskaldunak eta Akitaniako Leonor

Bordeleko euskaldunen jardueren berri ematen du “AGUR”-ek, eta, batez ere, kantuarekin, dantzarekin eta euskal pilotarekin zerikusia dutenena.

1966tik aurrera, “AGUR” rue du Palais de l ‘Ombrièreko 7. zenbakiko eraikinaren hormen artean sortu eta idazten da, Bordaleko hirigune historikoan dagoen eraikin historiko batean. Antzinako kafe biltegi bat da, Akitaniako Leonor jaio eta hezi zen jauregia zegoen orubearen gainean eraikia. 1964an, Bordaleko euskal herritar talde bat eraikina erostera ausartu zen eta zaharberritzea erabaki zuten. Lan hori arratsaldero, beharretik atera eta gero, eta asteburuetan egiten zuten kemen handiko euskaldun horiek.

1966az geroztik, Bordaleko euskal etxeak badu egoitza fisiko bat: «Euskal Etxea Bordalen». Ordutik aurrera eta gaur egun arte, Bordeleko euskal bizitza oinarri hartuta, “AGUR”-ek bere lana egiten jarraitzen du, belauinaldi-belaunaldiz euskaldunak eta Euskal Herriko lagunak informatu eta entretenitzeko.