170.000 euro inbertitu dit Barakaldoko Udalak Etxatxu eta San Luis kaleen artean hiri-igogailu bat jarriz

0

Auzoetan hobekuntzak egiten jarraitzen du Barakaldok, auzotarren bizitza kalitatea hobetzeko zerbitzuz eta azpiegiturez hornituz. Gaur goizean aurkeztu du Barakaldoko alkateak Arrontegi auzorako aurreikusitako ekimen berria, Etxatxu eta San Luis kaleen artean hiri-igogailu bat jarriz iriste-erraztasuna hobetuko duena. Gehienez, 170.000  euro inbertituko ditu Udalak gaur kontratazio publikora aterako den jarduketa honetan.

Eskailera tarte luze batek bereizten ditu gaur egun Etxatxu eta San Luis plaza, mugikortasun urrikoek nekez igaro dezaketen lotura. Irisgarritasun arazo hori konpontzeko, 20 metroko desnibela gaindituko duen beirazko hiri-igogailu bat jarriko da.

Igogailuak bi sargune izango ditu 180º-tan, eta eskaileren ondoko hormari atxikita egongo da.  Edukiera 110 x 140 cm-koa izango da, iriste-erraztasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.  Horiek instalatzeko, beheko mailan dagoen zolata eraitsi beharko da, eta lurperatutako 110 cm inguruko sakonerako putzu bat egin beharko da; horrela, igogailua kalearen mailara helduko da.

Inguruko segurtasuna hobetze aldera, San Luis plazako zebra-bidea igogailuaren parean kokatuko da; beraz,  inguruko urbanizazioan aldaketak egingo dira. Ekainaren 28an amaituko da lehiaketa publikoa. Kontratua adjudikatu eta sinatutakoan, 3 hilekoa izango da obra gauzatzeko epea, gutxi gorabehera.