Hiru atxilotu ditu Barakaldon gazte bati diru-zorroa eta mugikorra lapurtzeko asmoz eraso egiteagatik

0

25 eta 27 urte arteko hiru gizon atxilotu zituen larunbat goizaldean Barakaldoko Udaltzaingoak Anaien parkean, indarra erabiliz egindako lapurreta bategatik, gaur Ángel Madrazok zuzentzen duen Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 3:00etan, gazte bat kolpatu zuten hiru atxilotuek diru-zorroa eta telefono mugikorra ebasteko.   Udaltzainei gertatutakoaren berri eman zieten, eta erasotzaileak gertakarien tokitik gertu aurkitu zituzten. Horrenbestez, atxilotu egin zituzten eta lapurtutako objektuak biktimari itzuli zizkioten.

Erasotako gizonak zauri arinak izan bazituen ere, ospitale batean artatu behar izan zuten.

Ángel Madrazok jakinarazi duenez, hiru atxilotuek aurrekariak dituzte ondarearen aurkako hainbat delitu egiteagatik. Jarduera horien modus operandia bat dator Barakaldoko saltokietan azkenaldian izan diren lapurretekin.

«Kaleetan dauden kutxatilak erabili ohi dituzte delitugileek erakusleihoak hautsi, eta establezimenduetara sartzeko lapurtzeko.  Udaltzaingoak hainbat atxilotu ditu horrelako delituak burutzeagatik, eta epailearen esku utzi ditu», gogorarazi du Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak.