Euskadin urteko lehen hiruhilekoan aurkeztutako konkurtsoek gora egin dute

0
PRUEBA

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) «krisi ekonomikoaren ondorioak organo judizialetan» txostena aurkeztu du. Txosten horretan jasotako datuen arabera, iazko hiruhileko berarekin alderatuta, % 40 igo da Euskadin aurkeztutako konkurtso kopurua. Guztira 149 aurkeztu dituzte Merkataritza-arloko, Lehen auzialdiko eta Lehen auzialdiko eta Instrukzioko epaitegietan.

Aurreko urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Merkataritza-arloko Epaitegietako igoera
% 39,7koa eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko eta Lehen Auzialdiko Epaitegietan gertatutako igoera % 42,9koa izan da.

Estatuari dagokionez, osasun-krisia hasi zenetik aurkeztutako konkurtsoen gorakada handiena izan da, % 50etik gorako igoerarekin.