Kontsumobidek ikuskatutako web-orri askok ez dute jasotzen kontsumitzaileen eskubide batzuei buruzko informaziorik

0

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak produktuak saltzeko 42 webgune ikuskatu ditu, eta egiaztatu ahal izan du kasuen % 73,81ean kontsumitzaileen eskubideak babesten dituen araudia ez dela betetzen.

Laugarren urtez jarraian egin den ikuskapen-kanpaina horrek atzerakada txiki bat erakusten du 2020ko datuekin alderatuz, baina  hobekuntza mantendu egiten da oraindik 2019ko datuei dagokienez.

Ez-betetze gehienak atzera egiteko eskubidearekin lotuta daude: horrela, gehien errepikatzen den ez-betetzea da kontsumitzaileari ez zaiola jakinarazten atzera egiteko eskubidea baliatu ondoren zenbatekoa gehienez 14 egun naturaleko epean itzuli behar zaiola ( % 51,4). Beste batzuetan ez zen atzera egiteko inprimakia ematen, edo ez zen jakinarazten itzulketa-gastuak kontsumitzaileak ordaindu behar zituela.

Egiaztatutako beste ez-betetze batzuk hauek dira: produktuaren ezaugarriak ez agertzea, enpresaburuaren helbidea ez jartzea edo sarbideei buruzko informaziorik eza, baita auziak online ebazteko prozedurei edo epaiketaz kanpoko ebazpenei edo bermearekin lotutako prozedurei buruzko informazio egokia ez edukitzea.

Ondorioz, Kontsumobidek 27 zehapen-espediente irekitzea proposatu du, bi enpresa ohartarazi ditu eta ikuskapen-kanpaina honi jarraipena ematea erabaki du.

Informazio gehiago: www.kontsumobide.eus