Loiolako Iñigoren konbertsioaren V. mendeurrena

0

Azkoitiako Intsausti Jauregiak, Iraurgi Lantzen Urola erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziaren egoitzak, hartu zuen Inaziotar Bidea turismoaen testuinguruan lantzen diharduten erakunde eta eragile ezberdinen arteko lan-jardunaldi bat, Manresako ordezkaritza batek, alkatea buru zela, Gipuzkoara egindako bisitaldia aprobetxatuz. Turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko esparruaz gain, bileran parte hartu zuten erakundeek eta eragileek berretsi egin zuten antolatzeko eta antolaketa- eta erregulazio-arloan ere lanean hasteko konpromisoa. Izan ere, gaur egun, Euskadi, Basquetourren bidez, gainerako autonomia-erkidegoekin batera, Ignaziotar Bidea produktu turistiko gisa sustatzeko plan bat garatzen ari da, 2021 eta 2022ko bigarren seihilekoan. Urte oso garrantzitsu batean Ignaziotar Bidea ezagutzera emateko ekimen ugar.

Lan jardunaldi honen helburua Inaziotar Bidea turismoaren ikuspegitik kudeatzen duten bi goiburuetako erakundeen arteko harremanak sendotu eta, berau indartzeko, proiektu amankomun honetan elkarlanean jarraitzea izan da.

Manresako udalak, Iraurgi Berritzen agentziak, Azkoitia eta Azpeitiako alkateen partehartzearekin, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaritzak eta Jesusen Lagundiaren Loiolako ordezkariek hartu zuten parte bilera honetan.

Loiolako Inazioren konbertsioaren V. mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dago Jesusen Lagundia, maiatzaren 20an hasi eta 2022ko San Inazio egunera bitartean burutuko dituzten ospakizunekin. Eta mendeurren hauek, bai Loiola eta bere ingurua nahiz Inaziotar Bidea turismoaren erakuslehioan jarriko dituzte.

Inaziotar Bideak natura eta landagunean murgilduta esperientzia espiritual eta eraldatzaile bat bizitzeko aukera eskaintzen duen unetik, turismo eta aisialdiari lotutako egungo gizarte joerekin guztiz bat egiten duela nabarmendu da lan bileran, eta pandemiak are eta gehiago azaleratu edo nabarmendu dituela joera hauek. Aire librean eta naturan norberaren garapen fisiko, emozional eta espirituala bilatzerako bizipen eta esperientziak bilatzera doazela diote gizarte tendentziek.

Parte-hartzaileek ikusi zuten Bideak epe labur eta ertainera izan zezakeela hazkundea, eta beharrezkoa zela euskal erakundeen eta Kataluniakoen arteko koordinazioa eta lankidetza indartzea, bai eta proiektuaren testuinguru turistikoan lan egiten duten gainerako autonomia erkidegoena ere.