Euskal Sagardoa osatzen duten 48 sagardogileen 2020ko uztako 70 sagardo desberdin aurkeztu dira, denak %100 bertako sagarraz eginak eta kalitate-bermea dutenak.
Aurtengo udarari begira baikor da sektorea: jendea bizitza normalera bueltatzeko gogoz dago, ostalaritzan, terrazetan, kanpoan, etxean eta horrek sagardoaren kontsumoa bultzako du.
HikNIk udako kanpaina aurkeztu da. «Hik jatekoa, Nik Euskal Sagardoa» lelopean espazio zabaletan bertako produktuez eta Euskal Sagardoaz gozatzeko gonbitea.
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2020ko uztako sagardoa aurkeztu du gaur, ekainak 9, Donostiako Miramar Jauregian. Euskal Sagardoko kide diren 48 sagardotegien 70 produktu aurkeztu dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek parte hartu du uztaren aurkezpenean, Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren koordinatzailearekin, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko Saileko zuzendariarekin, Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendariarekin, Jatorri Izendapeneko kideekin eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko ordezkariekin, sagarraren ekoizleekin eta banaketa-kanalekin batera.
Oroz sailburuordea Euskal Sagardoa ekoizten eta egiten dutenei zuzendu zaie, beren produktuaren kalitatea azpimarratuz. «Duela lau urte Jatorri Deitura sortu zenetik, Egunetik egunera produktuaren kalitatean aurrera pausuak ematen ari zarete, berrikuntzaren bitartez eta kontsumitzaileentzako produktu berrien eskaintzaren bidez. Orain komertzializazioa duze erronkarik garrantzitsuena«, gaineratu du sailburuordeak.
Ildo horretan, Orozek gogora ekarri du ARDOA Basque Wine Officek Euskadiko sagardoaren eta edarien sektoreari eskaintzen dion aholkularitza- eta sustapen-zerbitzua, gaur egun bi jarduera garrantzitsurekin: ON EGIN Bonoak eta Euskadiko ostalaritza-elkarteekin egindako akordio berri bat, zeraren bidez, irailetik aurrera, 400 tabernak eta jatetxek baino gehiagok Euskadiko edariak eskainiko dizkiete bezeroei.
Euskal Sagardoa osatzen duten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardogileen 70 sagardo aurkeztu dira, 250 sagargileren sagarrekin eginak, guztiak desberdinak eta bakoitza bere nortasunarekin. Uzta txikia izan da kopuruz 2020koa, guztira, 1,2 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 2 milioi kilo sagarrekin, aurreko urtearen hirutik bat. Izaera handiko sagardoak dira nagusiki, mamitsuak ahoan eta iraupen luzekoak.
Baina sagardotegi eta sagardo bakoitzak ditu bere berezitasunak. Bide horretan, gauza bereziak merkaturatzen ari dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileak: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoak, kriantzakoak, egurrean paseak eta abar. Aurtengo uztak horrelako proposamenak merkaturatzeko aukera handia eman du.
Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua dela nabarmendu dute sustatzaileek, erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dute. Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute.
Azken hilabeteak gogorrak izaten ari dira sagardo sektorerako eta ostalaritzaren geldialdiarekin eta sagardotegien murrizketekin, sagardo guztia saldu ezinda gelditu dira sagardotegirik gehienak. Hala ere, udara on baten esperantza bada sektorean, neurriak lasaitu heinean, ostalaritzak lan gehiago egingo baitu eta terrazatan, kanpoaldean nahiz etxeetan sagardo kontsumoak gora egingo du berriz ere. Sektorea ez dago geldirik eta egoera zail hauetan ere aurrera egiteko pausoak eman eta bitartekoak jartzen ari da, gauzak poliki-poliki hobetzen joango direnaren esperantzan.
HikNik kanpaina
Udarako kontsumoa bultzatzeko HikNIk kanpaina jarriko du martxan Euskal Sagardoak. Espazio zabaletan, Euskal Sagardoarekin batera, bertako produktuez gozatzeko gonbita: «Hik jatekoa, Nik Euskal Sagardoa» lelopean. Labeldun produktuez osatutako errezeta laburrak banatuko dira ekitaldi, supermerkatu eta tabernetan, Euskal Sagardoaren inguruko informazioarekin batean.
Parrilaren sekretu guztiak argituko dira bertan: sua nola egin, produktuak nola erabili, gehigarriak nola egin. Lagunartea eta Euskal Sagardoa. Aire librean gozatzeko plan paregabea.
Euskal Sagardoa 2016ko uztarekin sortu zen eta urte guzti hauetan ibilbide luzea egin du, bai sagastien eta produktuaren kalitateari begira eta baita merkaturatzeari begira ere. Lehen urteetan distribuzio antolatuan posizionatzeko lanak eman zituen fruituak eta gaur egun buru belarri HORECA kanalean posizionatzeko lanean ari gara. Horri begira planifikatu ziren 2020 eta 2021 urteak, baina Covid19ak eragindako egoerak, gauzak moldatu arazi dizkio Euskal Sagardoari.
Horrez gain, sagastietan ere lan handia ari da egiten sektorea, sagardotegietako lan guztia sagastietan hasten baita: kalitatezko lehengaiak emango digu kalitatezko produktua egiteko aukera. Bide horretan, uzta orekatuagoak lortu eta sagarraren kalitatea bermatzeko hainbat proiektutan sartua dago buru belarri: bakanketa, interpolinizazioa edo lurraren lanketa besteak beste.
Agerraldiaren amaieran 2020ko uztako sagardoa dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, Mikel Garaizabal summillerraren eskutik.
Sagardotegi denboraldi ez ohikoa
Aurtengoa ez ohizko sagardotegi denboraldia izan da, Covid19ak eragindako murrizketak direla eta. Sagardotegiek aforo murriztuak izan dituzte,bazkariak bakarrik eman dituzte eta kontsumoa mahaian egin da, uzta berria dastatzeko botila garden edo pitxarrak erabilita. Sagardotegi Denboraldi honetarako egokitutako protokolo zehatza eta eraginkorra izan du sektoreak. Denboraldi zaila izan bada ere, bezeroak oso ongi erantzun du, eta egoera berri honetara ere egokitu da, estimatuaz ondo landutako eskaintza berezi batean sagardo berriari eman zaion protagonismo
berria, mahaira ekarrita. Orain, bukatu da sagardotegi denboraldia etazenbaitsagardotegik ateak itxiko dituzte datorrendenboraldira arte. Beste hainbatek, ordea, ateak irekiko dituzte Udarakodenboraldian eta bertan Euskal Sagardoak botilan izango du presentzia. Uda garaian sagardotegietara egiten diren bisita gidatuek gora egiten dute, eta geroz eta gehiago dira eskaintza honen partaide direnak.
Uda garaian, berezitasunak
Bisita gidatuak, dastatze bereziak, beste baliabide batzuetara bisita eta ondoren sagardotegian otordua… Eskaintza honen dibertsifikazioan lanean
buru-belarri ari da sagardo mundua. Profesionaltasuna eta bertakoaren balioa dira eskaintza honen oinarria, eta baita erreserbak egiteko edo sagardoa erosteko aukera berriak ere: mahaia automatikoki erreserbatzeko aukera eta sagardo botilaren online salmenta. Euskal Sagardoa Route sektorearen agentziak eskaintzen dizkio tresna hauek sagardo sektoreari eta Euskal Sagardoari.
Galera handiak
Beste hainbat sektoretan bezala, galera handiak izan ditu Sagardo Sektoreak 2020ko martxoaz gero. Ostalaritzako sagardo salmenta eta sagardotegiko bisiten jaitsierarekin 20 milioi €-ko galerak izan ditu orain arte. Hala ere, dendetan, etxetik zuzenean, nahiz on-line salmentak asko igo dira eta horrez gain, sagardotegietara inguratu den jendeak ere asko gozatu du aurten sagardoarekin. Horrek esperantza handiak eman dizkio sektoreari, bertakoaren eta kalitatearen alde egiten ari den apustuak, etorkizun oparo bat eskainiko duela seguru.