Herritarren irisgarritasuna hobetzeko ekarpenak jasoko ditu Azpeitiko Udalak

0
Herritarren irisgarritasuna hobetzeko Azpeitiko Irisgarritasun Plana osatzen ari da Azpeitiko Udala. Plan horren bidez, irisgarritasuna hobetzeko puntuak detektatzea da helburua; halanola, udal eraikinetan, bide publikoan, garraioan eta komunikazio-sistemetan. Horretarako herritarrek ekarpenak egiteko aukera ere izango dute irisgarritasun.postontzia@gmail.com helbidera idatzita edo honako inkesta beteta.

Azpeitiko Udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko irisgarritasunean hobekuntzak egiteko Irisgarritasun Plana osatzeko prozesua jarri du abian. Hala, irisgarritasun aradiaren aplikazioa bermatu eta herritarren eguneroakoan egon daitezkeen arazoak detektatu eta bideratzea da helburua. Plan horren bidez, irisgarritasuna hobetzeko puntuak detektatzea da helburua; halanola, udal eraikinetan, bide publikoan, garraioan eta komunikazio-sistemetan.

Zailtasunak eta oztopoak detektatzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Horregatik, irisgarritasunarekin, oinezkoentzako ibilbideetako zailtasunak edo espaloietakoak, parke eta eraikin publikoetakoak edo egunerokoan herrian aurki daitezkeen zailtasun, oztopo edo hobekuntzak egiteko proposamenak jasotzeko bi modu jarri ditu udalak. Alde batetik, postontzi bat jarri du nahi duenak detektatutako arazo edo proposamena bidaltzeko: irisgarritasun.postontzia@gmail.com. Eta, bestetik, inkesta bat jarri du nahi duenak bete dezan, eta herritarrak ekarpenak egitera animatu nahi ditu. Ekarpenak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da.