EAEko biztanleek egoera orokorrari buruz duten iritzia hobetu egin da

0

EAEko biztanleek hobetzeko aukera ikusten dute, eta 10etik 6,9 punturekin baloratzen dute beren egungo egoera orokorra, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratutako azken Soziometroaren arabera. Denborak aurrera egin ahala hobetzeko joera berresten du Soziometroak.

Lagina maiatzaren 17tik 21era bitartean egin zen, 3.333 inkestaren bidez, eta, lehen aldiz, informazioa telefonoz jaso zen, aurrez aurre jaso ordez; horrek datuak aldatzea ekar dezake, aurreko urteekin alderatuta.

Azterlanaren arabera, gizarte-arazo nagusia «lan-merkatua» da oraindik ere (% 68), eta haren atzetik, Covid merkatuarekin lotutakoak (% 39). Jarraian, egoera politikoa, politikariak eta gatazka politikoa aipatzen dira (% 20); arazo ekonomikoak (% 18); Osakidetza eta osasuna oro har (% 18); etxebizitza eta etxegabetzeak (% 10); eta immigrazioarekin eta arrazakeriarekin lotutako arazoak (% 6).

Oro har «lan-merkatuaren» arazoei ematen zaien garrantzia gorabehera, 10 pertsonatik 7k (% 73) uste dute beren lan-egoera ona edo oso ona dela. Datu horrek egoera onenean dauden herrialdeen artean kokatzen du Euskadi, EBko eta Espainiako batez bestekoaren gainetik.

Jarrera eta balio politikoak

Halaber, pixka bat jaitsi da politikan interes gutxi edo batere interesik ez duten pertsonen ehunekoa (% 63). Ehuneko hori alderdi politikoren batetik gutxi edo batere hurbil daudela uste dutenen ehunekoaren antzekoa da (% 66).

Demokraziaren funtzionamenduari dagokionez, Euskadin hobeto baloratzen da (% 53 oso edo nahiko pozik) Estatuko funtzionamendua baino (% 23). Gauza bera gertatzen da giza eskubideekiko errespetuarekin: Euskadin %65era iristen da, eta Espainian %36ra.

Independentziari dagokionez, gehien aipatzen den jarrera «desadostasuna» da (% 41); herritarren herena (% 32) ados edo kontra egongo litzateke, egoeraren; eta % 21 independentziarekin ados dago.