Barakaldok Smart Cityn Estatu osoko esperientziak aztertu ditu

0

«Teknologia berriek ateak irekitzen dizkigute hiriak modu eraginkorragoan kudeatzeko, eta prest egon behar dugu aukerak aprobetxatzeko», esan du Amaia del Campo alkateak ekitaldiaren inaugurazioan.

Barakaldok 200 pertsona inguru bildu ditu gaur goizean, horien artean Smart Cityko Estatuko hainbat hiritako arduradunak, Eraldaketa Digitalaren erronkei buruz eztabaidatzeko. Topaketa erdi presentziala izan da BIC Bizkaia Ezkerraldearen instalazioetan, eta agerian utzi du garrantzitsua dela hiri-garapen iraunkorrari eta ezagutzaren gizarteari lotutako Smart City estrategia bat izatea.

«Smart City ez da soilik berrikuntza digitala, herritarrei eta tokiko produkzio-sareari bizikidetzarako eta garapen pertsonal, profesional eta sozialerako balio, ongizate eta lehiakortasun handieneko espazioak eskaintzeko gaitasuna ere bada», adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak irekiera hitzaldian. Ideia hori presente egon da, halaber, Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketako sailburuordearen hitzaldian, zeinak alkatearekin partekatu baitu inaugurazio-ekitaldia.

Jardunaldiari esker, Barakaldoko smartizazio-apustutik haratago Smart ibilbide zabala duten hirietan garatutako esperientziak ezagutu ahal izan dira. Alkateak esan duen bezala, apustuak barne hartzen ditu Smart City plataforma teknologikoa martxan jarri izana eta Udala Etxean e-administrazioaren proiektua, zeinaren esparruan laster «tramitaf@cil» izeneko laguntzaile digitala garatuko den.

Aurkeztutako kasuen artean, Bartzelonakoa nabarmentzen da, Adimen Artifiziala modu etikoan erabiltzearen aldeko apustua egin baitu, Michael Donaldson Bartzelonako Ajuntamenteko Berrikuntza Teknologikoko, Administrazio Elektronikoko eta Gobernu Oneko ordezkariak azaldu duenez. Edo Malagako kasua, non hiriko trafikoaren kudeaketa adimentsuko sistema bat garatu den, Malagako Unibertsitateko NEO ikerketa-taldearekin lankidetzan.

Oro har, Barakaldoko Udalak TECH Friendly eta Vodafonerekin batera antolatutako jardunaldiari esker, bertaratutakoek hirientzako alderdi berritzaileei buruzko hausnarketa bateratua egiteko aukera izan dute, hala nola tokiko estrategia adimendunean ezagutza batera sortzea eta hirien arteko sareko lanaren balioa sustatzea.

Amaia del Campo alkateak eman dio amaiera topaketari, eta Smart hirien arteko lankidetza- eta ezagutza-sarea izatearen garrantzia azpimarratu du, eta ekitaldian parte hartu duten erakundeei eta enpresei eskerrak eman dizkie.