Espetxeetako langileak Eusko Jaurlaritzaren mende geratuko dira

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saila arduratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeen kudeaketaz urriaren 1etik aurrera, eta, prozesu horretan, Beatriz Artolazabal buru duen sailaren mende geratuko dira euskal espetxeetako 700 funtzionario inguru.

Sailburuak aldaketa konplexua izango dela onartu du, eta «aldaketa errazteko eta traumatikoa izan ez dadin, trantsizio zubiak eraiki beharko direla” adierazi du. Horretarako, transferentziarekin lotura duten pertsona guztientzako harrera-plan bat prestatzen ari da Justizia Saila, «Elkarren arteko ezagutza eta konfiantza sortzeko».

Ildo beretik, Beatriz Artolazabalek adierazi du lan-baldintzak eta plantillari eragingo dioten gaiak negoziatzeko prozesuaren abiapuntua ibilbide bat adostea izango dela, administrazio-aldaketaren ondorioz langileei eragingo dieten gaien negoziazioa batera egiteko. Horregatik, Saila ordezkaritza handieneko sindikatuekin harremanetan jarri da funtzionarioen egoera berria aztertzeko.