Javier Hurtadok Euskadi helmugaren adimen turistikoaren alde Sailak egin duen apustua nabarmendu du

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak gizartearen eraldaketa digitalaren erronkak aztergai izan dituen Unibertso Digitala foroaren hirugarren edizioan esku hartu du gaur.

Sailburuak adimen turistikoa sustatzeko Sailaren apustua azpimarratu nahi izan du. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Turismoko Estatu Idazkaritzarekin lankidetzan dihardu, Segitturrenbitartez, bai Adimen Turistikoaren Sisteman (SIT) bai Turismo Helmuga Adimentsuaren programan.

Sailburuak azaldu duenez, pandemiaren aurretik turismoaren abiapuntua sendoa zen, eta, Excelturrenarabera, autonomia-erkidegoen artean turismo-lehiakortasunaren rankingaren buruan geunden.“Euskadiko turismoak egiaztatu izan duen lehiakortasunak izan behar du orain sektorea suspertzeko tresnarik onena. Eta, gainera, ezarritako bide-orrian aurrera egiteko eraldaketaeta aukera-tresna izan behar du, eta estrategia eta kudeaketa turistikoaren jasangarritasunaren eta erantzukizunaren aldeko apustuak izan behar du haren ezaugarri bereizgarria, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak txertatuta”.

Eraldaketa horren ardatzetako bat lantzeko prozesuan dagoen Adimen Turistikoaren Sistema da, “informazio-iturri ezberdinen analisi zehatzeanoinarritutako tresna bat da”, esan du, “eta sistema horrek informazioa jasotzen, prozesatzen eta aztertzen du eta gero jakintza baliagarri, adierazgarri, sistematizatu eta antolatu bihurtzen du, helmugaren kudeatzailearen eta eragile guztien zerbitzura jartzeko”.

Adimen Turistikoaren Sistema garrantzi handiko osagaia da Turismo Helmuga Adimendunen proiektuan, eta helburua du helmuga turistikoak etorkizuneko erronketara moldatzea eta gobernantzan, berrikuntzan, teknologian, jasangarritasunean eta irisgarritasunean oinarritutako eredu berri baterantz egin dezan laguntzea.

“Euskadik urrats handia eman du Turismoaren Kode Etikoa sortzean. Enpresa turistiko adimendunaren makro-programa horrek dakar kudeaketaren, berrikuntza teknologikoaren, jasangarritasunaren eta irisgarritasunaren esparruetan tresna indibidualekin lan egiteari utzi eta tresna digital integral bakar batekin lan egitea”. Horrekin, Sailetik “gobernantza, erakundeen arteko lankidetza eta sektore pribatuarekin sarean elkarlanean jardutea landuko dugu Euskadiko turismoaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko eraldaketa digitalaren erronken aurrean”, esan du amaitzeko sailburuak.