Barakaldok musika soinuz blaituko ditu auzoak

0
PRUEBA

Ekaina  kultura-jardueraz mukuru datorkigu  Barakaldo. Udalak, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloaren bitartez, Barakaldo Musika Kalean programa prestatu du, Radio Nervión eta Telebilbaoren koordinaziopeko ekimena eta Musikaren Europako Egunaren ospakizuna ere bai. Programa horretan, tokiko musika eta auzoak protagonista izango dira, eta doako kontzertuak emango dituzte ekainaren 18tik. Sarrera librea izango da, edukiera osatu arte. Emanaldien artean, Alberto Núñez, Vientos del Norte, Four Seasons, Udal Musika Banda, Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoa edo Txistulari Banda daude. «Gure ustez, musikaren eguna ospatzeko modu paregabea da, auzoak  kontzertu on, doako eta Koronabirusetik babesturikoez betez.

Lehenik eta behin, Barakaldo Musika Kalean etorriko da, formatu txikiko 12 kontzertuko programa bat, Barakaldoko bakarlari eta duoekin. Kontzertuek kale-musikaren formatua dute, talde tekniko txiki batekin eta agertokirik gabe. «Horrela, hiriko auzoak bisitatuko ditugu tokiko musikari kantarien jarduerekin, tokiko sektore horri laguntzeko, eta, aldi berean, kultura kalera bertara hurbilduko ere», nabarmendu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotziak.

Jendearentzako 48 aulki izango ditu kontzertu-esparru bakoitzak, eta haien artean, gutxienez 1,5 metroko distantzia mantenduko da, indarrean dauden arauak betetzeko. Era berean, bertaratuei gel hidroalkoholikoa emango zaie, baieta barrutian sartu aurretik tenperatura hartuko ere. Argibide guztiak esparruaren sarreran jakinaraziko dira, eta ikusleak kontzertu bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago sartu ahal izango dira. Kontzertuak 60 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.

Honako auzootan izango dira kontzertuak:   Arteagabeitia, Lutxana, Zuhatzu, Errekatxo, Bagatza, Lasesarre, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Anaien parkea, Urban eta  Retuerto.