«Meatzeen Institutuaren hezkuntza erkidegoaren eskari historikoa bete da horrela, azken urteotan eskatu eta eskatu aritu baita zentro iriste-erraztasuna hobetzea. Igogailurik ez zegoenez, mugikortasun urriko ikasleek ez zuten institutuan matrikulatzerik, eta horixe azaldu zuten 2017an egin zen udal osoko bilkuran hango ordezkariek», gogoratu du Pizarrok.
198.029,44 euroko aurrekontuarekin, obrek iriste-erraztasuna hobetuko dute bi alderditan: erdi-sototik beheko solairura eta solairu horretatik eraikinaren goiko bi solairuetara. Gainera, lanen barruan sartzen da mugikortasun urrikoentzako komunak egokitzea.
Lehenengo igogailua ikastetxean dagoen komunikazio bertikaleko eskailera bakarraren hutsunean kokatuko da. Jasogailuaren kabina 1,20 x 1,30 metrokoa izango da, dagoen espazioak ahalbidetzen duen gehienekoa. Beste igogailuak, 1,40 x 1,10 metrokoak, ostera, jantokiko txoko baten bidez beheko solairuarekin lotuko du erdi-sotoa, eta bertan atseden-gela bat berregituratuko da jasogailua instalatu ahal izateko.
Egokitutako komun berriak, bestalde, zenbait bainu-bateria (horietako bat irakasleena) kenduz jarriko dira. Komun egokituak egongo dira lehen eta bigarren solairuetan eta erdi-sotoan.
Juan Antonio Pizarrok gogorarazi duenez, Meatzeen BHI ere hobetu egingo da laster, estalki bat jarriko baita. Urtarrilean, bere Arloak proposatuta, obra-lizentzia eman zion Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari jarduera horri ekiteko, eta obra horien lizitazioa 1,1 milioi euroan egin da.