Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Elduainen

0

Larrialdietako zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute gaur eguerdian, Andoain eta Leitza artean, baso-pista batean, mendiko bizikletan zebilela erori ondoren. Erreskatean Ertzaintzaren helikopteroak eta Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Osakidetzaren helikoptero batek parte hartu dute, eta azken horrek Donostia Ospitalera eraman du biktima.

Gaur eguerdiko hamabiak eta hamarrean dei baten bidez jakinarazi dute txirrindulari bat erori egin dela Elduainen (Gipuzkoan), Andoain eta Leitza arteko bide berdean zebilela.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster aktibatu dute erreskateko operatiboa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta, eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldea, helikoptero batek lagunduta, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak, horien artean Osakidetzaren helikoptero bat, mobilizatu dituzte.

Erreskateko agenteak eta suhiltzaileak iritsi dira biktima, 30 urteko gizona, zegoen lekura, eta ibilgetu egin dute. Handik laster, Ertzaintzaren helikopteroak Osakidetzaren helikopteroa zegoen lekura eraman du, eta honek Donostia Ospitalean utzi du.