PRUEBA
Gazte eta helduei zuzenduriko doako kustomizazio tailerra izango da datorren igandean, ekainak 20, Ekoetxean. 10:30etatik 12:00etara bitartean, armairuko oihalezko arropak, poltsak edo bestelakoak itxuraz aldatzen ikasiko dute parte hartzaileek, apaingarri desberdinak erabiliz. Tailerra doakoa izango bada ere, aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izango direlako. Izen ematea ekainaren 18a baino lehen Ekoetxea Azpeitian egin behar da ( telefonoa: 943-81 24 48).