Artolazabalek eta Landaidak emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeria salatzeko udalek deitutako elkarretaratzean parte hartu dute

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Gorka Urtaran Gasteizko Alkatearekin, Ramiro González, Arabako diputatu nagusiarekin eta beste ordezkari politiko batzuekin batera parte hartu dute EUDELek emakumeen eta haien seme-alaben aurka egiten den indarkeria salatzeko Gasteizen deitutako elkarretaratzean. Ekimena bereziki indarkeria bikarioaren ankerkeriarik handiena salatzeko izan da, Tenerifeko Anna eta Olivia neskatoen hilketa eta desagertzearen ondorioz. Bere deialdian, EUDELek gogorarazi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten, eta arazo hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen dela.