Luis Baraiazarra karmeldar itzultzaile eta poetak itzulitako San Joan Gurutzekoren idazlan guztien aurkezpenean parte hartu du Bingen Zupiriak

0

Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egin den aurkezpeneak Zupiriak azpimarratu duenez, «Luis Baraizarraren eskutik San Joan Gurutzekoaren lanak osorik eta euskaraz jasotzea gure ondarea aberasteko modu izugarria da» eta gaineratu duenez, «gure kultura txiki honek izan du kulturaren eta ondarearen ezagutzan bidelagun talde bat, eta esango nuke horiek abeslariak izan dirala. Seguruenik euskaldun askok Etxapareri, Lizardiri, Lauaxetari …eta beste hainbat idazleri buruz dakiguna ez genukeen jakingo tartean kantariak izan ez balira. Euskal kantagintzak sorkuntza lanaz gainera bidelagun lana egin duelako hainbat eta hainbat idazle nagusiren testuak eta idatziak ezagutarazteko. Eta kasu honetan ere euskera ederrera itzulitako San Joan Gurutzetakoaren lanak musikaz jasoko ditugu askok eta askok eta horrela iritsiko gara ezagutza hobe bat izatera. Eta guzti honen emaitza bezala geratuko da gure kultura ondarea aberastuta».