PRUEBA
Azpeitia 2030 Plan Estrategikoaren baitan haurrekin eginiko prozesu parte hartzailearen baitan eginiko ekarpenak aintzat hartuta, beste pauso bat eman du udalak. Duela zenbait astetik Goenako berdenunean tirolina bat dago herriko gaztetxoentzat erabilgarri.
Aste honetan, berriz, Goenako zuhaizpean haur eta gaztekoentzako abentura parke bat egiten hasi dira, prozesuaren bukaeran udalak azaldu bezala. Bertan materiak naturalez osatutako jolas eta gainditu beharreko oztopo desberdinak izango dituzte.
Horretaz gain, aurreikusi bezala, Izarraizko atea parkean ere berrikuntzak ezartzen hasi dira. Egun hauetan, hondargunean jolastoki berri bat egiten ari dira. Jolas tokian, batez ere sare eta zintzilikazko jolasak izango dira.