Arantxa Tapia: ITB balorazioa

0

«Kapitalaren gehiengoa Euskadikoa izatea zaila izango da, baina gutxiengo batetik lan egingo dugu etorkizuneko proiektu industriala Euskadin ainguratuta egon dadin. Gobernuak kapitala eskuratuko du, baldin eta proiektu industriala eta etorkizunekoa badago.

Harreman gertukoa dugu Rolls, ITP, Ministerioa eta ITPren etorkizunean interesa duten agente industrial eta finantzarioekin.

Hasieratik jakin dugu Aernnovaren interesa; izan ere, aste honetan bertan beste bilera bat egin dugu eurekin, baina Rollsi dagokio balorazioa egin eta erabakitzea hartzea. Diskrezioz lan egiten jarraitu beharko dugu, oraindik denbora beharko dela jakitun.
Aernnovarena ez da aurkeztutako proposamen bakarra, eta baliteke beste euskal enpresa industrialen batek ere interesa izatea».