Udako euskara ikastaroak eskainiko dira Azpeitiko Udal Euskaltegian

0
Euskarako titulu ofizialak eskuratu nahi dituztenei zuzendutako udako ikastaro trinkoak antolatu dituzte aurten ere Azpeitiko Udal Euskaltegian. Zehazki, C1 eta B2 azterketak prestatzeko eskolak emango dituzte. B2 eta C1 mailetako titulu ofizialerako ikastaro trinkoak ekainaren 21tik uztailaren 21era bitartean izango dira. C1 mailako ikastaroa online egiteko aukera ere izango da ekainaren 21tik irailaren 24ra bitartean.

Izen-emateko epea irekita dago, eta ekainaren 17a baino lehen egin behar dira izapideak. Horretarako, honako aukerak daude: Udal Euskaltegira joatea (Perdillegi kalea, 1), 943-81 19 47 telefono zenbakira deitzea, edo euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua bidaltzea.

Ikasleentzat eta langabetuentzat matrikula doan da. Gainerakoek euskaltegiak eskaintzen duen beka eta diru-laguntza sistemarekin matrikula osorik berreskuratzeko aukera izango dute, baldintzak betez gero.