75.000 €-ko laguntzak Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratzea eta ikus-entzunezkoak egitea sustatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzak, gaur, baimena eman du Euskadiko memoria demokratikoa –Gerra Zibiletik egun artekoa– berreskuratzeari buruzko liburu berriak argitaratzea eta dokumentalak egitea sustatzeko deialdia egiteko.  75.000 € bideratuko dira horretara.

Tematika, bai liburuetarako bai dokumentaletarako, memoria historikoaren eta oraintsuko memoriaren egia berreskuratu eta argitzearekin lotuta egongo da, giza eskubideak defendatzeko eta haien urraketa salatzeko ikuspegitik. Proiektu bakoitzak gehienez 5.000 euroko laguntza jasoko du, liburuen kasuan, eta 10.000 eurokoa, dokumentalenean.

Elkarte eta fundazioentzako dirulaguntzak

Gaur onetsitako dirulaguntzen lerroaz gainera, 2021eko ekainaren 8an onetsitakoa ere badago; hartara, 112.500,00€ bideratu ziren memoria historikoa eta 1936. eta 1977. urteen arteko aldian Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratzera, ikertzera eta zabaltzera bideratutako eta memoria historikoaren inguruko elkarteek eta fundazioek eginiko proiektu bereziak finantzatzera.

Bi laguntza-lerro horietara jotzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, eta proiektu guztiek egon beharko dute amaituta 2021eko abenduaren 31rako.

EHAAn argitaratzean, euskadi.eus-en egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri eskabideak izapidetzeko zehaztapenak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak; bertara, Gogoraren web-orritik ere sartu ahalko da.