Auzi-tasa batezbestekoaren azpitik dago Euskadin

0

Euskadiko auzi-tasa 27 gaikoa da 10.000 biztanleko urteko lehenengo hiruhilekoan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) organo judizialen egoerari buruzko estatistika txostenean argitaratutako datuen arabera. Datu hori Estatuko auzi-tasaren batezbestekoaren azpitik dago (33,2 gai 10.000 biztanleko).

Jurisdikzioei erreparatuta, jurisdikzio zibila da gai gehien erregistratu dituena Euskadin lehenengo hiruhilekoan, zehazki, 12,4 gai 10.000 biztanleko. Atzetik, hurrenez hurren, zigor-arloko jurisdikzioa (10,39 gai), gizarte-arloko jurisdikzioa (3,31 gai) eta administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa (0,87 gai) daude.

Txosten horretan, BJKNk 2021eko lehenengo hiruhilekoko datuak emateaz gain, urte osoko aurreikuspena ere egin du. Aurreikuspen hori egiteko aintzat hartu da osasun-krisiak gizartean eta organo judizialen funtzionamenduan eragindako ziurgabetasuna.