Eusko Jaurlaritzak 100.000 eurorekin lagunduko du goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzea

0

Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren proposamenez gaurko Gobernu Kontseiluak 2021. Urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak onartu ditu gaur. Eusko Jaurlaritzak urtero egiten du deialdi hau lehiaketa hauek kirola bultzatzeko pizgarri izateko asmoz. Izan ere hitzordu hauek lehiarako marko bat eskaintzen die goi-mailako euskal kirolariei eta jarduera ekonomikoa ere sortzen dute.

Guztira 100.000 euroko diru partida bideratuko da dirulaguntza hauetara. Goi mailako kirolatzat hartzeko nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak izan beharko dira eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egotea.
  • Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek parte hartzea.
  • Lehiaketa guztietan, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek parte hartzea.
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde bitan edo gehiagotan antolatzea.

Tenisaren kasuan probak Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuta egon beharko dira. Sufaren kirol-modalitatean berriz Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean eta boxeoaren kasuan nazioarteko titulu-ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa izan beharko da.

Dirulaguntzak kirol federazioek, kirol-klubek, kirol elkarteek eta kirola helburu duten merkataritza-sozietateek jaso ahal izango dituzte baldin eta legez eratuak izanik erregistro egokian inskribatuta badaude. Kirol-modalitateen inguruko jarduerak noizean behin antolatzen dituztenek ere jaso ahal izango dute laguntza beti ere legez eratuta badaude eta erregistro egokian inskribatuta badaude.

Interesa dutenek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2020ko deialdian, 7 klub edo elkartek jaso zituzten goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak. Besteak beste 66. Nazioarteko Zornotzako Krossa, Nazioarteko Juan Muguerza Krossa, txirrindularitzako XIX. Durango Durango emakumeen saria edo gurpildun saskibaloian Bilbao Champions League lehiaketako antolatzaileek jaso zuten iaz dirulaguntza hau.