Aurtengo Euskal Antzerki Topaketak Maialen Azkue Mendez zarauztarraren lanak iragarriko ditu

0
Euskal Antzerki Topaketen XXXIX. edizioko kartela aukeratu du udalak. Atzo arratsaldean elkartu zen epaimahaia eta  kartel guztiak ikusi eta aztertu ondotik aukeratu zuen kartel lehiaketaren irabazlea. Epaimahaiak kontuan izan du erakusketa ikustera joan direnen herritarren botua ere, eta, aho batez, Maialen Azkue Mendez zarauztarrak eginiko kartela aukeratu zuten topaketen berri emateko.

Aurtengo deialdira 23 lan aurkeztu dira eta ekainaren 4tik ostegunera bitartean izango dira ikusgai kartel guztiak Foruen Ibilbideko Udal Erakusketa aretoan. Irabazleak 900 euroko diru saria jasoko du eta bere lana izango da topaketetako iragarlea.