Getariako Malkorbe hondartzan bainurik ez hartzea gomendatzen du Osasun Sailak

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak bainatzeko uren kalitateari buruz ohiko analisien barruan, Getariako Malkorbe hondartzan araudian ezarritako kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen ez direla baieztatu ondoren egoerari dagokion jarduketa-protokoloa aktibatu dute Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak (URA). Ondorioz, prebentzioz eta aldi baterako, hondartza horretan bainurik ez hartzea gomendatzen du Osasun Sailak.

Bainatzeko uren kutsaduraren jarraipena egiteko protokolo honetan ezarritako jarraibideen barruan, gertakariaren berri eman zaie, halaber, gai horretan eskumena duten gainerako erakundeei: Uraren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Urak eta Getariako Udala, antzemandako egoeraren aurrean dagozkien jarduta-prozedurak has ditzaten. Aldi berean, SOS Deiak Zerbitzuari jakinarazi zaio, ondore egokiak izan ditzan.

Uraren Euskal Agentziak ikerketa-prozedurari ekin dio kutsaduraren jatorria detektatzeko eta, behar izanez gero, neurri egokiak zehazteko. Osasun Sailak egunero jarraituko du hondartzako uraren kalitatea aztertzen, harik eta gertakaria amaitu arte, eta emaitzen berri emango du.