PRUEBA
Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendariak Joko Politiken Kontseiluaren Batzorde Sektorialaren bileran parte hartu du Euskadiko ordezkari gisa. Bilera gaur goizean egin da bideokonferentzia bidez.
Lan-bilera joko-ingurune seguruei buruzko errege-dekretuaren proiektua eta joko-nahasmenduen prebentzioarekin, horien ondorioekin eta jarduera honekin lotutako arriskuekin zerikusia duten ikerketa-jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituen agindua aztertzeko egin da.
Bileraren helburua izan da Alberto Garzón Espainiako Gobernuko Kontsumoko ministroak deituta egingo duen Joko Politiken Kontseiluaren hurrengo bilera prestatzea. Bileran izango da Josu Erkoreka Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua.