Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen tasan beherakada txikia

0
PRUEBA

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) jakitera eman ditu Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren Aurkako Behatokiaren 2021eko lehen hiruhilekoaren estatistikak. Estatistika horietan ikus daitekeenez, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen tasak behera egin du Euskadin, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta (10.000ko 11 emakumetatik 10,6ra).

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.203 salaketa aurkeztu dira guztira lehen hiruhilekoan. Salaketa guztiak emakume desberdinek aurkeztu dituzte; hortaz, epaitegiek genero-indarkeria pairatu duten 1.203 emakume jaso dituzte. Horietatik guztietatik, 10.000 biztanleko 7,2 emakumek ez dute lekuko gisa deklaratu behar izan haiek hala eskatuta.

Beste autonomia-erkidego batzuekin alderatuta, Euskadi da indarkeria jasaten duten emakumeen tasarik txikiena duen erkidegoetako bat. Azpitik daude Errioxa, Galizia, Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leon.