Jokoaren Euskal Behatokiak egindako txostenei onespena eman die Jokoaren Euskal Kontseiluak

0

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru dela egin da gaur goizean Jokoaren Euskal Kontseiluaren bilera telematikoa, Jokoaren Euskal Behatokiak 2020an, UPV/EHUrekin lankidetzan, egindako lanak aztertzeko eta organoaren 2021erako lana antolatzeko. Lan-bilera honetan Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendariak eta Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendariak ere parte hartu dute.

Bileran Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizunen lantaldearen jarduera-memoriaren laburpena aurkeztu da eta onespena eman zaie Jokoaren Euskal Behatokiak egindako txostenei:

KONTSEILUKIDEAK

Jokoaren Euskal Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan zori, enbite edo ausazko jokoekin zerikusia duten ekintza guztiak antolatu, koordinatu eta kontrolatzeko organo aholku-emailea da. Kontseiluan Eusko Jaurlaritzaren hainbat kudeaketa-arlotako ordezkariak, Foru Aldundietako ordezkariak eta euskal udaletako ordezkariak daude.