Urrestildar talde batek eta udalak antolatu dute elkarlanean. Kale antzerkia bada ere talde mugatuetan egingo da eta gonbidapenak hartu beharko dira aurrez.
Datorren igandean, ekainak 20, Suak harrotuz kale antzerkia ikusteko aukera izango da Urrestillan. Solstizio, ohiturak eta emakumeen lana azpimarratzeko ibilbide antzeztua egingo da Urrestillan zehar.
Kale antzerkia hiru gune desberdinetan egingo da. Eta 20 laguneko taldeka izango da antzerkiaz gozatzeko aukera. Kalean egingo bada ere talde mugatuak izango dira eta beharrezkoa da aurrez gonbidapenak hartzea. 5 saio eskainiko dira; 11:30ean, 12:00etan, 12:30ean, 13:00etan eta 13:30ean.