4.027 izangai aurkeztuko dira asteburuan BECen, 2020ko Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikokoaren lehen probara

0
PRUEBA

Barakaldoko BIlbao Exhibition Centren Hezkuntza Sailaren 2020ko LEParen lehen proba ari da burutzen asteburu honetan. Bi egunez burutuko da lehen proba: ekainaren 19an eta 20an. Hezkuntza Sailak 1.148 plaza deitu ditu, irakasleen honako bi kidego hauetarako:

  • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa: 1.021 plaza orotara
  • Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoa: 127 plaza

Probarako onartuak izan diren 4.027 izangaiak gaur goizeko 8:30etan hasi dira oposizio faseko lehen proba egiten. Bizi dugun pandemia-egoerak eraginda, eta probak beharrezko segurtasun-neurriak betez burutzen direla bermatzeko, izena eman duten izangai guztien lehen proba hiru txandatan (larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta igande goizean) eta BECeko bi pabiloitan banatu da (2. eta 3. pabiloiak). Beraz, hautagai bakoitza dagokion egun eta txandan joango da BECera.

Lehen proba BECen

Asteburu honetan lehen probara aurkezten diren izangaiek lehenik gai bat idatziz garatu beharko dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik ausaz hautatutako gaien artetik aukeran. Bi orduko tartea izango dute gehienez lan horretarako. Proba honek, aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izango du helburu.

Ondoren, hautagaiei kasu praktiko bat aurkeztuko zaie, espezialitatearekin lotura zuzena duena. Hau ere idatziz egin beharko dute. Izangaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa dutela eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko helburua du proba honek. Hiru ordu izango dituzte gehienez proba honetarako Bigarren Hezkuntzako irakasleen espezialitateetan, eta bi ordu, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kasuan.

Asteburuko lehen proba hau (gaia garatzea eta alde praktikoa), baztertzailea izango da. Hau gainditzen dutenak hurrengo fasera pasatuko dira. Irailetik aurrera egingo da hau: programazio didaktikoa aurkeztea eta unitate didaktiko baten ahozko aurkezpena, biak ere epaimahaiaren aurrean.

Bi kidegoetako espezialitate guztietarako hautaketa prozesua burutu eta ebaluatzeko 48 epaimahai osatu dira, eta 240 pertsona espezialista ari dira epaimahai horietan.

 

4.027 izangai

BECen ekainaren 19 eta 20an burutuko den lehen proba honetara 4.027 izangai aurkeztuko dira: emakumeak gizonezkoak baino gehiago, 35 eta 45 urte bitartekoak batik bat, eta bizkaitarrak. Hauek dira onartutako izangaien inguruko daturik esanguratsuenak:

 

  • 4.027 izangai:

%59 emakumeak

%41 gizonezkoak

 

  • Adin tarteen arabera
25 urtetik behera 10 %0,2
25 – 35 urte 1.541 %38
35 – 45  urte 1.727 %42,8
45 urtetik gora 749 %19
GUZTIRA 4.027  
  • Lurralde Historikoen arabera

 

Bizkaia 1.996 %49
Gipuzkoa 1.458 %36
Araba/Álava 385 %10
Beste batzuk* 188* %5
GUZTIRA 4.027  

 

*hauen artean 173 nafarrak dira