Azpeitiko Udal udalekuetako haur eta gaztetxoen segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dira

0
Udalekuetako erabiltzaileei elkartze gunera oinez edo bizikletan joateko deia egiten die udalak.

Gaur hasiko dira udal udalekuetan herriko 350 haur eta gaztetxo. Astelehenetik ostiralera, egunero 10:00etan puntuan emango diote hasiera egunari Iraurgi Ikastetxeko jolaslekuan.

Haur eta gaztetxoen segurtasuna bermatu asmoz, hainbat neurri hartuko ditu udalak. Hala, 9:50etik 10:10era bitartean eta 12:50etik 13:10era bitartean anbulatorio aurreko oinezkoen pasabidean udaltzaingo batek motordun ibilgailuen trafikoa zainduko du, oinezko eta txirrindulariei segurtasuna eta lehentasuna emateko. Horretaz gain, aipatutako tarte horietan ezingo da sartu motordun ibilgailuekin Jose Artetxe kaletik Pablo Vira, bertako bizilagunak salbu. Neurri horiek indarrean izango dira ekainaren 21etik uztailaren 16a bitartean.

Neurri horiek hartzearekin batera, Azpeitiko Udalak udalekuetara doazen haur zein gurasoei oinez edo bizikletaz joateko deia egiten die.