Hala, beste urte batez, jende pilaketak ekiditeko helburuz, ez da festarako ekitaldirik antolatuko.:»Herritarrei egun hauetan urrestillara ez joateko deia egiten diegu, ez delako festarik izango”, zehaztu du Mikel Odriozola festa batzordeburak.
Festarik ez bada izango ere, iaz bezala, ekitaldi sinboliko gisa, arbola sartuko dute, neurri zorrotzak hartuta. «Urrestildarrek zerbait sinbolikoa egin nahi zuten, eta hainbat neurri hartuta, aurten ere, zerbait xumea egitea adostu dugu. Baina ez da festarik izango eta herritarrei bertara ez joateko eskatu nahi diegu. Badakigu festa estimatuak direla Urrestillakoak, baina aurtengo ezohiko egoerak ez du beste ezer antolatzeko segurtasun bermerik eskaintzen. Mesedez eskatzen diegu herritarrei norbere zein komunitatearen osasuna zaintzeko arduraz jokatzeko».