Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan

0

Ekainaren 23an, asteazkenean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteartea, eskainiko dira.

Era berean, udan gaueko mugikortasuna errazteko, Dbusek berriro martxan jarriko ditu Gautxori zerbitzuak goizaldeko 3:00ak arte, bai eta linea bakoitzak zehaztutako tarteetan eskariaren araberako geldialdiak ere.

Zerbitzu gehiago auzoetara

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatu dira.

Ordutegiak ikusi (pdf)

Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan gautxori aurreko ohiko zerbitzuak egongo dira. Gautxori aurreko zerbitzuak dira eguneko lineen azken zerbitzuetatik (gutxi gorabehera 22:00etan) Gautxoriak hasten diren arte (gutxi gorabehera 00:15ean) ematen direnak. Hau da, zerbitzu batzuk besteekin lotzen dituztenak. Gautxori aurreko zerbitzuen geltokiak Boulevardaren eta Gipuzkoa plazaren inguruan daude.

Gautxori zerbitzua berrabiaraziko da

Ekainaren 25etik aurrera Gautxori berbitzua berrabiaraziko da ostiral, larunbat eta jai bezperetan goizeko 3:00ak arte luzatuz. Irteerak Boulevardetik egingo dira.

Ordutegiak ikusi (pdf)

Ikusi zerbitzu gehiago Dbusen