Donostiako Jolastokieta eta El Pilar-eko etxebizitza tasatuetarako izen-ematea hasiko da

0

azken faseetan sartu da. Intersa duten donostiarrek izena eman ahal izango dute ostegun honetatik, hilaren 24tik, aurrera. Eta izena eman ahal izango dute Donostiako Etxegintzako web atarian, zein entitatearen eta Udalinfoko bulegoetan aldez aurretiko hitzordua eskatuta.

Donostiako Etxegintzak mezua bidali zien etxebizitza tasatuetako prozesuetan parte hartzeko izena emanda duten pertsonei duela aste batzuk, B@kq ziurtagiri elektronikoa ateratzeko egokia zela esanez bi promozio hauetara laster irekiko zen izen ematean parte hartzeko.

Baldintzak

Prozesuan parte hartzeko segidako baldintzak bete beharko dira:

  • Azken bost urtetatik hirutan Donostia ohiko bizitoki izatea, edo azken hamar urteetan hirian lan egiten egotea.
  • Arloko araudi autonomikoak ezartzen dituen etxebizitza beharraren baldintzak betetzea.
  • Gutxieneko diru-sarrerak 25.000 eurokoak izatea, eta Jolastokietako etxebizitzetarako gehineko diru-sarrerak 50.700 eurokoak, eta El Pilareko etxebizitzetarakoak, aldiz, 58.500 eurokoak izatea.

 

Esleipena

Esleipena kupo guztietarako – kupo orokorra eta mugikortasun urriko kopua – komuna izango den baremazio sistema bidez egingo da, eta bertan parte-hartzaile guztiak sartuko dira eta segidako baldintzak kontuan hartuko dira:

  • Diru-sarrerak
  • Donostiako Etxegintzako etxebizitza eskatzaileen udal-erregistroan antzinatasuna
  • Bizitegi unitatearen pertsona-kopurua
  • Donostiarekiko lotura
  • Etxebizitza behar berezia

 

Etxebizitzen prezioa eta izena emateko epeak

Etxebizitzetako prezioak Jolastokietan 212.000 eta 311.000 euro tartean egongo dira, eta El Pilar-en, aldiz, 263.000 eta 390.000 euro tartean (BEZ barne).