Idoia Mendiak Arabako Lan Ordezkaritza eta Ikuskaritza bisitatu ditu

0

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Arabako Lan Ordezkaritza bisitatu du gaur, eta eskerrak eman dizkie langileei pandemiaren urte korapilatsu honetan langileen eskubideen alde egindako ahaleginagatik.

Atzo Marivi Portugal Arabako Lan Ordezkari berria karguaz jabetu ostean, Mendiak bisita sorta bat hasi du gaur Elena Perez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea, Angel Lapuente Lan zuzendaria eta Iciar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordea lurralde horretako Lan Ordezkaritzan. Arabakoaren ondoren, lehendakariordea Bizkaira eta Gipuzkoara joango da datozen egunetan.

Azken urtean langileen eskubideen alde egindako ahalegina eskertu ondoren, lehendakariordeak ordezkaritzaren funtzionamenduari buruzko interesa agertu du, eta lehen eskutik jakin ahal izan ditu kontziliazioaren alde egiten dituzten lanak, besteak beste. Ordezkaritza horien lana Lan Ikuskaritzak lan-iruzurraren aurkako borrokan egiten dituen lanekin osatzen da. Arabako ordezkaritza ere bisitatu dute.