Azpeitiko Udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko irisgarritasuna herritarren beharretara egokitzeko plana osatzeko prozesua abian du. Hala, irisgarritasun aradiaren aplikazioa bermatu eta herritarren eguneroakoan egon daitezkeen arazoak detektatu eta bideratzea da helburua. Plan horren bidez, irisgarritasuna hobetzeko puntuak detektatzea nahi da; halanola, udal eraikinetan, bide publikoan, garraioan eta komunikazio-sistemetan.
Zailtasunak eta oztopoak detektatzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Horregatik, irisgarritasunarekin, oinezkoentzako ibilbideetako zailtasunak edo espaloietakoak, parke eta eraikin publikoetakoak edo egunerokoan herrian aurki daitezkeen zailtasun, oztopo edo hobekuntzak egiteko proposamenak jasotzeko bi modu jarri ditu udalak. Alde batetik, postontzi bat jarri du nahi duenak detektatutako arazo edo proposamena bidaltzeko: irisgarritasun.postontzia@gmail.com. Eta, bestetik, inkesta bat du abian, nahi duenak bete dezan, eta herritarrak ekarpenak egitera animatu nahi ditu. Ekarpenak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da.