Donostiako Udala morez argiztatuko da Dravet Sindromearen Nazioarteko Egunean

0

Aurten ere Donostiako Udalak bat egingo du Dravet Sindromearen Nazioarteko Egunarekin eta fatxada morez argiztatuko da. Ekainaren 23an ospatzen da eguna eta gaixotasun arraro horri ahalik eta ikusgarritasun handiena ematea du helburu, gizartea ohartarazteko eta kontzientziatzeko sindrome hori duten familiek eguneroko bizitzan dituzten erronka eta zailtasun guztiez, bai eta ikerketan inbertitzeko beharraz ere, gaixotasun horren ondorioak arintzeko eta pairatzen dutenen bizi-kalitatea hobetzeko.

Bestalde, Dbusek ere ekimena babestuko du eta horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek Dravet Sindromearen kartela eramango dute egun guztian zehar.