30.000 eurorainoko diru-laguntza Donostiako eraikinen irisgarritasuna hobetzeko

0

Donostiako Udalak Donostiako Etxegintzaren bidez 2,6 milioi euro bideratuko ditu bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea diruz laguntzera. Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek ebazpena sinatu du eta, ondorioz, diru-laguntza hauek ekainaren 29tik, asteartetik, aurrera eskatu ahal izango dira.

Hiru mota ezberdinetako lanek jaso ahal izango dute diru-laguntzak:

  • Irisgarritasuna eta Eraikinen Azterketa Teknikoarekin lotura duten elementu komunak;
  • energia-eraginkortasuna eta isolamendu akustikoarekin lotura duten elementu pribatuak, eta hainbat etxebizitzetako birgaitzea;
  • eta alokairuan jarri nahi diren hutsik dauden etxebizitzen birgaitzea.