Ana Agirre sailburuordea ETB-ren Gazte Justiziari buruzko dokumentalaren aurrestreinaldira joan da

0

Arratia Hezkuntza zentroko adingabeek, gurasoek eta arduradunek, Radio Euskadiko programa berezi batean parte hartuz, aurreiritziak hausten lagundu dute gaur. “Birgizarteratzea eta adingabeei bigarren aukera ematea dira Euskadiko Gazte Justiziaren sistemaren gakoak, euskal espetxe-ereduaren oinarri izango dena”, azpimarratu du Ana Agirre sailburuordeak, Gazte Justiziari buruzko ETBren dokumentalaren aurrestreinaldira joan baita. Patxi López Cabello, zerbitzu honetako burua, eta Berriztu erakundeko arduradunak izan ditu lagun Agirrek.