Mallorcara berriki bidaiatu duten pertsonen baheketa

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, zaintza- eta kontrol-lanen esparruan eta ikasturtearen amaieran Mallorcara bidaiatu duten pertsonen artean aurkitutako agerraldiaren irismena ikusita, herritarren laguntza eskatu dute behean deskribatutako populazioaren baheketa batean parte hartzeko.

Orain arte, Euskadin 126 kasu positibo detektatu dira agerraldi honekin lotuta. Baheketetan egindako 255 probetatik 30 COVID-19 kasu positibo detektatu dira. Delta eta britainiarra aldaerak aurkitu dira.

Bidaien datak eta pertsonen jatorria sakabanatuta daudenez, Osasun Sailak eta Osakidetzak populazio-baheketa egingo dute, birusaren transmisioa eteteko.

Osasun Sailak eta Osakidetzak proba egitera doazen pertsonei eskatzen die zuhurtziaz jokatzeko interakzio sozialetan datozen egunetan, eta Zaintza eta Arreta Sareko profesionalek emandako jarraibideak betetzeko.

Herritar guztiei gogorarazten zaie, COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitzeko.

(*) Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera honen bilakaeraren berri emango dute, neurri berriak hartu behar badira.